Zure ikusmena zaintzen duguZure entzumena zaintzen dugu
Zure betaurrekoak eta ukipen-lenteak aukeratzen lagunduko dizugu
Edu Optikan betaurrekoen eta haien diseinuen zale amorratuak gara. Gure bezeroei aholku ematea eta laguntzea gustatzen zaigu, haien ezaugarrietara eta nortasunera hobekien egokitzen diren betaurrekoak aukeratzen. Marka ezagunekin lan egiten dugu, eta, denboraldi bakoitzean, gure bildumak mimo handiz aukeratzen ditugu. Joera eta moda berrien bila gabiltza beti, gure gamak mundu osoko azken diseinu eta materialak izango dituela ziurtatzeko.
Eguzkitako betaurreko-aukera zabala dugu, eta kirol-betaurrekoetan ere espezializatuta gaude.
Ukipen-lenteak badituzu, zure beharretara egokitzen diren aukerak eskaintzen dizkizugu. Epez epez zure ikusmen gora beherak zainduko ditugu.
Hurbildu nahi duzunean
Atsegin handiz hartuko zaitugu. Gure optikan giro atsegin eta hurbilean sentitzea nahi dugu. Ingurune atsegina sortu nahi izan dugu, zure lenteak aukeratzea esperientzia atsegina izan dadin, eta diseinatzaile onenek egindako arma-sorta bat aurkituko duzu han.